Erregistratu  

   

VUELTA A LA COSTA:

 

"Vuelta a la Costa" bitartez ezagutzen da hainbat urteen ondoren 2012.urtean berreskuratu zen ohitura hau. Zenbait herritar elkartu eta izenak dioen moduan kostaldea zeharkatuz txirrinduz egiten den egun batetako irteera bat da.

Bere jatorria 80.hamarkadan du, beste zenbait pertsonekin batera Juan Antonio Agirre eta Gurutx Goikoetxeak ekin zioten irteera hau antolatzeari. Zenbait urteetan galduta egon ostean, berriro ere 2012.urtean antolatu zuten irteera hau Segurarrek, 2012.urteko Uztailaren 28an hain zuzen ere.

 

 

 

2012- URTEKO VUELTA A LA COSTA (UZTAILAK 28)

 

Goizeko zortziretan eman zitzaion hasiera Segurako plazatik. Bertan 20-24 lagun elkartu ziren, xirimiri eta eguraldi kaxkar xamarrari aurre eginez.

Behin Seguratik irten eta Beasain, Ormaiztegi eta Eitzako gaina gainditu ostean, Loiolan egin zuten lehen geldialdia, ohitura zaharrari jarraiki hamaiketakoa alegia. Behin indarrak hartuta Azpeitiatik Zumaia aldera jo zuten, eta handik Getariara, txakolin pixka batekin gorputzak berotu asmoz.

Getariatik Andazarrate igo ostean, Asteasu, Villabona eta Tolosatik igaro ostean Segurara iritsi ziren txirrindulariak, denak elkarrekin herriko plazan amaituz.

Behin helburua gauzaturik, dutxa eder bat hartu eta 20-25 bat lagun elkartu ziren bazkaritarako, lagun giroan egunari amaiera emanez.