Erregistratu  

   

SEGURAKO TXIRRINDULARI ELKARTEA

 

Segurako Txirrindulari Elkarteak urteak daramatza urtero-urtero zenbait txirrindulari lasterketa herrian antolatuz. Bertan herritar ugarik parte hartzen dute, bai lasterketa bideratzen nahiz antolakuntza edota beste zenbait ekintza burutuz.

Honela, 56.edizioa izango da aurtengoa Gazte Mailako lasterketa antolatzen dela. Honez gain, Segura inguruetako beste zenbait lasterketa ere igarotzen dira herritik urtean zehar, nahiz afizionatu nahiz profesional mailakoak. Azken honen erakusgarri da 2013.urtean Beasainen amaitu ziren Euskal Herriko Itzuliko azkeneko bi lasterketak Seguratik igaro izana.

Honenbestez, laburbilduz hauek lirateke Segurako Txirrindulari Elkarteak urtean zehar antolatzen dituen lasterketak:

Maiatzean:              - Eskolarteko Maila Guztietan lasterketak
                              - Gazte Mailako lasterketa

Ekainean:               - Gazte Mailan, Gipuzkoako Itzuliaren amaierako lasterketa (Elite – Sub23)