Erregistratu  

   

SEGURAKO PILOTAREN HISTORIA

 

Seguran lehenego pilotalekua San Juan plazan eraiki zen 1769an. Plaza hori XVII.mendearen bigarren erdian eraiki zen eta zoritxarreko gertaera batek ekarri zuen bere sorrera: 1645eko sute handiak. Sute horrek herriaren goiko aldean izan zuen eraginik handiena, gaurko plaza inguruan 38 etxe erre zirelarik.


1906an eraiki zen eliza ondoko “Beti Alai Aste ta Jai” pilotalekua. Pilotaleku hau mugarri bat izan zen Segurako pilotaren historian. Honela, ordura arte plazan egon zen pilotalekua kendu egin zen eta bere pareta nagusiko harriak erabili ziren pilotaleku berria egiteko. Aldaketa horrekin galdu ziren Seguran errebotea eta antzerako jokoak.
   


Kanpoko pilotalekuek dauzkaten mugak eta gabeziak direla eta, hainbat aukera aztertu ondoren, pilotaleku berria Ospitaleko baratzean egitea erabaki zen. Hortik hartu zuen orain duen izena. 1982an inauguratu zen frontoia, Karlos Garaikoetxea orduko Lehendakariaren presentziarekin.