Erregistratu  

   

HERRI ARTEKO TXAPELKETA

 

      - 1969an lortu zuen Segurak lehenengo aldiz Herri Arteko Txapelketan garaipena. Segurako taldea, Ramon Oiarbide eta Martxel Agirrek kadeteetan, Pello Arrieta eta Ramon Ormazabalek jubeniletan eta Sebastian eta Ximon Garaialde anaiek afizionatuetan osatzen zuten. Finala Azkoitiaren aurka jokatu zuten, 2 eta 1 irabaziz.


     - 1970ean bigarren geratu ziren finalean Zumarraga aurkari zutela.


     - 1973an Segura berriro txapeldun izendatu zen, oraingoan Hernaniren aurka, 2 eta 1 irabazita.


     - 1974 eta 75ean finalaurrekoetan kanporatuak izan ziren. 1976 eta 78 urteetan aldiz txapeldunorde izan ziren.


     - 1991an, 18 urte beranduago, Segurak Usurbilen aurka jokatutako finalean berriro txapela lortu zuen. Iñigo Otegi eta Jon Ander Hombre, Iñaki Artola eta Xabier Imaz eta Andoni eta Ibon Etxeberria ziren taldekideak.


    - 1992an finalera iritsi ziren baina Zumarragaren kontra galdu zuten

    - Laugarren eta azken txapela 1994an lortu zuen Segurak Amezketaren aurka finala irabaziz. Taldekideak: Inge Olano eta Xabier Etxeberria kadeteetan, Iñigo Otegi eta Jon Ander Hombre jubeniletan, eta Iñaki Artola eta Ibon Etxeberria nagusietan.