Erregistratu  

   

SEGURAKO MENDIZALEAK

 

RAFAEL BERASATEGI:

Segurako mendi zaletasunaren barnean, zenbait izen azpimarratzerik balego, horietariko bat Rafael Berasategirena da. Segurar honek, hainbat gailur, bidaia... eginak ditu bere bizitzan zehar. Honela mendi garrantzitsu batzuk aipatze aldera, 1992.urtean Ekuadorren igo zituen Chimborazo (Ekuadorreko mendirik garailena 6.310m) eta Cotopaxi (5.897m) aipa ditzakegu. Hurrengo urtean berriz, Txina aldean ibili zen, bertan Cho Oyu (8.201m) mendiaren gailurra zapalduz. 1995.urtera salto eginez berriz, California-ko Hiram Peak (2.986m) mendian izan zen.

Hauez gain, hainbat eta hainbat mendi igoa da Rafael, nahiz Alpeetan nahiz hemen inguruko mendikateetan zehar.

 

AITZOL TELLERIA / FELIX GOIBURU:

Aipatu berri den Rafaelekin batera, beste zenbait mendizale ere nabarmendu daitezke Seguran. Hauetariko bi dira Felix Goiburu eta Aitzol Telleria. Aizkorri inguruak ondo ikasiak zituztela, 1995.urtean Aconcagua-ko (6960 metro) gailurra egin zuten.

Hurrengo urtean, Aconcagua-n bizitako esperientziak bultzatuta, Broad Peak-erako (Himalaya 8047 metro) bidaiari ekin zioten, nahiz eta kasu honetan, gailurra egiterik ez zuten lortu, eguraldi txarraren ondorioz.

Gaur egun hain mendi garaietan aritu ez arren, inguruko nahiz ez hain gertuko zenbait mendietan gozatzen jarraitzen dute. Horren adibide da, Aitzolek 2013.urtean McKinley (6194 metro) Ipar Amerikako mendirik garaienera joateko daukan asmoa.