Erregistratu  

   

SEGURA-GOIERRI FUTBOL TALDEA

 

JATORRIA / HISTORIA:

1969.urtean sortu zen klub-a, Alustiza ahizpek Segurako Udalari futbol zelaia egiteko lurrak eskaini zizkienean hain zuzen.

Honela 1974 eta 1975.urteetan Gipuzkoako Txapeldun izatera iritsi zen eta estatu mailako txapelketan parte hartu zuen, R.Madril, Bartzelona eta Hercules bezalako taldeen aurka jokatuz.

90.hamarkadan aldiz, regional eta jubenil mailan lehiatu zen bakarrik. Hain zuzen 1997.urtea izan zen jubenil mailako taldea ohorezko mailara igo zena eta 1997/1998 denboraldian ere, senior mailako taldeak regional preferente-n jokatzeko txartela lortu zuen.

2007.urtean berriz, Segura eta Aitzgorri klub-ak bat egin zuten, Goierri Futbol Taldea sortuz.

 

SEGURARRAK:

Segura Futbol Taldea hainbat Goierritarrez osatua dago. Horien artean daude hainbat gazte Segurar ere, infantil, kadete, jubenil nahiz senior mailan dihardutenak. Horrez gain hainbat jarraitzaile sutsu ditu taldeak, partiduz partidu taldeari euren babesa ematen diotenak.

Taldeari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero taldearen web orrialdean aurkituko duzue:

GOIERRI FT