Erregistratu  

   

TXANBOLINPE ERREALAREN LAGUNARTEA (PEÑA)

 

Errealaren Txanbolinpe lagunartea 1997ko abenduan sortu zen Segurako herritar talde baten ekimenez. Helburua, Segurako Errealzaleen topagune izatea zen. Horretarako hainbat ekimen aurrera eraman nahi ziren: Anoetara joateko sarrerak zozketatzea, partidak telebistaz batera ikustea, kanpoko partidetara joateko bidaiak antolatzea…

Lehen urteetan egin ziren ekimen nagusienak honakoak izan ziren. Errealeko zenbait jokalariren bisita lagunartearen sorrera ospatzeko, tartean Darko Kovacevic, Håkan Mild, Dietmar Kühbauer, eta Mutiu Adepoju. Santanderrera bidaia Erreala eta Racing-en arteko partida ikustera 1998an. Soriara bidaia Numanciaren aurkako partida ikustera 2000an.

2008an zuzendaritza batzordearen aldaketa egin zen eta herriko gazte talde batek hartu zuen lagunartearen gidaritza. Etapa berri honetan bi bidaia berri antolatu dira. Lehena Salamancara 2010ko martxoan, Errealara lehen mailara igo zen urtean. Bigarrena 2010ko abenduan Bartzelonara. Berriro lehen mailan jokatu zuen lehen denboraldia ospatzeko Camp Nou ezagunera antolatu zen bidaia.

Aro berri honetan sozioen beraganatze kanpaina ere egin zen. Sortze garaian 90 bazkide inguru zituen lagunarteak eta gaur egun 132 dira. Herriko adin guztietako jendea dago tartean, haur txikietatik hasi eta helduenetaraino.

Bestalde, Txanbolinpek euskararekiko duen konpromisoaren erakusgarri, bi urtean behin antolatzen den Korrika Laguna ere bada.

 

 

ATHLETIC-EKO PEÑA:

 

Segurako Athletic-eko Peña, 2012.urteko Irailean sortua izan zen herriko Atlhetic zaleen bitartez. Gaur egun 100 bat Segurarrez osaturik dago. Betidanik Segurak Atlhetic-en jarraitzaile  ugari izan ditu, eta afizio horren erakusgarri da Peña hau.

Honela, proiektu eta ideia ezberdin ugari dituzte ondorengo urteetarako, eta adibide modura, 2012. urtean Atlhetic-en partidu bat ikustera San Mames-era autobusez egindako irteera aipatu daiteke.