Erregistratu  

   

KIROL INSTALAZIOAK

 
Hona hemen Segurako zenbait kirol instalazioen informazioa:


SEGURAKO PILOTALEKUAK:

Bi pilotaleku ditu Segurak; alde batetik gaur egun "Frontoi zaharra" bezala ezagutzen dena, plazatik gertu aurkitzen den frontoi irekia, eta bestetik "Baratze Pilotalekua", frontoi estalia. Hona hemen azken honen ordutegia:

Frontoiko ordutegia


Bestalde Baratze Pilotalekuan argia nahi izanez gero, Imazene tabernan daude fitxak salgai.

Horrez gain ROKODROMOA ere bertan aurkitzen da, eta soinketa, aerobic-a, euskal dantzak, yoga, esku pilota...eta beste zenbait ikastaro ere eskaintzen dira pilotaleku honetan.

 

 

FUTBOL ETA FUTBITO/SASKIBALOI ZELAIAK:

Belar artifizialezko futbol zelai bat du Segurak, Alustiza futbol zelaia hain zuen ere. Bertan Segura-Goierri Futbol Taldeak jokatzen du, eta herriko nahiz bailarako adin ezberdinetako hainbat jendek parte hartzen du. Informazio gehiago nahi izanez gero GoierriFT -ren webgunean aurkituko duzue.

Futbito zelaiei dagokienez berriz, bi futbito zelai ditu Segurak; bata goiko eskoletan aurkitzen da, eta bestea aldiz Baratze pilotalekuaren aldamenean. Bi kantxa hauetan, futbitoan nahiz saskibaloian jokatzeko aukera dago.

  Alustiza Futbol Zelaia

 

IGERILEKUA / TENIS ZELAIA:

Aipatu berri den Alustiza Futbol Zelaiaren ondoan, tenis zelaia eta igerilekua aurkitzen dira. Tenis zelaia urte osoan zabalik egoten da, baina pentsatzekoa den moduan, uda partean izaten du arrakasta gehien, igerilekuaren irekierarekin batera.

Segurako igerilekua San Joanen (Ekainak 24) ondorengo astetik hasi eta iraila bitartean egoten da zabalik. Belardi eder eta zabal batez, tabernaz, eta igerileku handi batez (25metro) eta haurentzako txiki batez dago osatua.

 

BOLATOKIAK:

Bi bolatoki daude Seguran, bata plaza ondoan eta bestea aldiz Baratze Pilotalekuaren aldamenean.