Erregistratu  

   

ATLETISMOA

 

ENEKO AGIRREZABAL

Eneko Agirrezabalek (Segura, 1986) Segurako Laiotz Herri Eskolan eman zituen lehen urratsak atletismo munduan, bai krosean zein pistan. Distantzia luzeko probetan nabarmendu zen eta 2001ean Ordiziako Txindoki Atletismo Taldean hasi zen lehiatzen Jon Etxeberriaren aginduetara. Orduz geroztik krosak, pistako lasterketak (800m, 1500m eta 5000m batez ere) eta errepideko lasterketetan aritu da.


Honakoak izan dira bere emaitza aipagarrienak:

Gazte mailetan

•    2003an, jubenil mailan, pista estaliko Espainiako txapelketan 4. postua 1500m-tan
•    2003an 12. postuan Espainiako kros txapelketan jubenil mailan
•    Gipuzkoako kros txapelduna jubenil, junior eta promesa mailan 2003, 2004 eta 2006an
•    Euskadiko 800m-ko txapelduna junior mailan 2005ean

 

Helduen mailan

•    Gipuzkoako kros txapeldun 2012 eta 2013an
•    Euskadiko kros txapelketan hirugarren 2012an eta txapeldunorde 2013an
•    Euskadiko 1500m-ko txapeldun 2012an
•    Euskadiko kros motzeko txapeldun 2013an

 

Markarik onenak

•    800m: 1:54.83
•    1500m: 3:54.67
•    5000m: 14:48.70
•    10 km: 30:46