Erregistratu  

   

Sare Sozialak  

Delicious
   
Visitors hit counter, stats, email report, location on a map, SEO for Joomla, Wordpress, Drupal, Magento and Prestashop
   

AURKEZPENA

 

Segurako Kirol Elkartearen Webgune hau, (1986.urteko Apirilaren 14an sortua ofizialki) herriko kirolaren informazioa eskaintzeko helburuarekin sortua izan da, nahiz herritar edota kanpotik bisitatzen duen edozein norbanakori zuzendua izan. Bertan, herri mailan lantzen diren zenbait kirolez gain, herriko kirol instalazio ezberdinen informazioa ere aurkitu daiteke.

Horrez gain, kirolaren inguruko FORO bat du, edozein erabiltzaileri kirolaren inguruan bere iritzi, aholku nahiz albisteak plazaratzeko aukera eskainiz. Honekin batera, TXOKO atalaren barruan,  bideoen azpiatal bat ere badu, erabiltzaileek kirolarekin lotura dituzten bideoak besteen eskuragarri jar ditzaten. Era berean beste zenbait joku ere aurkitu daitezke bertan.

Bai foroan parte hartzeko nahiz bideoak webgunean eskegitzeko, beharrekoa da aurrez web orrialdean erregistratuta egotea.


Oharra: Webgune hau kirolari eskainia da. Ondorioz webgunera igotzen diren eduki nahiz komentario guztiek ere kirola izan beharko dute ardatz. Horrez gain, eduki desegokirik balego (irainak, mehatxuak...) edota beste edozein tipotakoak, erabiltzailea bera izango da erantzule nagusia.